Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko kafe tertulia antolatu dute

Uztarria.eus 2018ko abe. 12a, 10:45

Death Cafe saioa egingo dute abenduaren 19an, Sindikatu Zaharrean, Urbizixa taldeak antolatuta. Gehienez hogei lagunek parte har dezakete, eta aurrez izena ematea komeni da. 

Death Cafe saioa egingo dute abenduaren 19an, asteazkena, Sindikatu Zaharrean, 19:00etatik 20:30era. Heriotzari buruz hitz egiteko errespetuzko espazioa izango da, eta bertaratzen direnek beren esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Urbizixa taldeak antolatu du kafe tertulia, eta bideratzaile bat izango da saioan. Hogei laguneko muga jarri dute, "giro goxo eta intimoa mantentzeko", eta aurrez izena ematea komeni dela jakinarazi dute sustatzaileek. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak 627 117 819 telefonora (Izan) dei dezake.