Abenduko lehen odol ateraldia izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko abe. 12a, 09:33

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan izango dute odola emateko aukera. Abenduaren 26an izango da hil honetako bigarren hitzordua.

Abenduan bi odol ateraldi egingo dituzte, eta horietan aurrena gaur, asteazkena, izango da. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan izango dute odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar oro animatu nahi dute odola ematera, gazte zein heldu. Abenduaren 26an izango da hil honetako bigarren hitzordua.