EHUk hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 09:19

18:30ean izango da saioa Sindikatu Zaharrean. Jardunaldien helburua da, besteak bestek, EHUren eta etorkizuneko unibertsitate ikasleen arteko harremanak sortzea eta EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea.

Euskal Herriko Unibertsitateko kideek hezkuntza eskaintzari buruzko informazio saioa eskainiko dute gaur, Sindikatu Zaharrean. 18:30ean hasiko den jardunaldiaren helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitate ikasleen arteko harremanak sortzea, EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea eta etorkizuneko ikasleei unibertsitate ikasketen gaineko erabakiak hartzeko zalantzak argitzea.