Goienetxe fundazioko kideek Gabonetako apaingarriak egin dituzte

Uztarria.eus 2018ko abe. 3a, 12:14

Azken urteetan bezala, Azpeitiko Goienetxe fundazioko kideek Gabonetako apaingarriak egin dituzte, Bertan merkatarien elkarteko kideentzat. Horrez gain, herriko beste hainbat gunetan ere jarriko dituzte beraiek egindako apaingarriak; hain zuzen ere, igerilekuan, kiroldegian eta liburutegian. Aurtengoan, berrerabilitako kortxoekin eta kafe kapsulekin egin dituzte Eguberrietako zuhaitzak. Lan horiek egin ahal izateko, hainbat tabernak lagundu die kortxoak biltzen: Korralek, Sanagustin kulturguneak, Eguzkitzak, Mendizabalek eta Kiroldegiko tabernak. Gainera, Ukabi informatika dendak eman dizkie kapsulak. Herriko gune horiei guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete Goienetxe fundazioko kideek.