Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketaren finala jokatuko du Enaitz Alberdik igandean

Uztarria.eus 2018ko aza. 28a, 13:54
Enaitz Alberdi pandero jotzaile azpeitiarra eta Araitz Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarra, artxiboko irudi batean. (Urola Kostako Hitza)

Orotara, sei bikote arituko dira Euskal Herriko txapelaren bila. Alberdi, ohi bezala, Araitz Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarrarekin batera arituko da igandeko saioan. Zaldibarko Olazar frontoiak hartuko du trikitilari gazteen finala, 17:30ean hasita.

Enaitz Alberdi pandero jotzaile azpeitiarrak Euskal Herriko XXVII. Trikitilari Gazteen Txapelketaren finala jokatuko du igandean, abenduaren 2an, Zaldibarren (Bizkaia). Ohi bezala, Alberdik Araitz Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarra izango du bikotekide. Zaldibarko Olazar frontoiak hartuko du sariketaren finala, eta saioa 17:30ean hasiko da. Azpeitiko eta Azkoitiko trikitilariez gain, Legazpiko, Hernaniko, Astigarragako eta Villabonako pandero-jotzaile eta soinu-jotzaileak arituko dira, nor baino nor, Euskal Herriko txapelaren bila. Aurten, Alberdi eta Etxaniz soilik iritsi dira Trikitilari Gazteen Txapelketaren finalera.