Odol emaileek hitzordua dute gaur

Uztarria.eus 2018ko aza. 28a, 09:29
Odol emaileen irudi bat.

Hileko azken asteazkena izanik odol ateraldia izango da, anbulatorioan. Herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute odola emateko aukera. Abenduan bi zita izango dituzte odol emaileek.

Gaur, azaroko azken asteazkena, odola ateratzeko aukera izango dute herritarrek anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako aukera, eta Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.

Abenduan bi odol ateraldi izango dira: aurrena hilaren 12an, asteazkena, eta bigarrena, hilaren 26an (asteazkena).