Elosiagako pilotalekua konpontzen ari dira

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 12:49

Elosiagako pilotalekua konpontzeko lanak egiten ari da egunotan Udala. Brigadako langileak ari dira lanez arduratzen, eta, besteak beste, frontoiko ezker pareta konpondu dute eta pilotalekuaren hormak pintatu dituzte. Udalak azaldu duenez, Elosiagako bizilagunek Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan egin zuten pilotalekuan lanak egiteko eskaera.