'Ha nacido una estrella' eta 'Grufaloa' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 10:08

Lau film emanaldi izango dira bihartik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Ha nacido una estrella pelikula hirutan emango dute: bihar, ostirala, 22:00etan; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Drama generoko filma AEBetan ekoiztutakoa da 2018an, eta Bradley Cooper da lanaren zuzendaria. Bere ametsak betetzeko asmoz Hollywoodera iristen den eta Lady Gaga interpretatzen duen Ally abeslari eta aktore gaztearen istorioan oinarritutako pelikula da Ha nacido una estrella.

Bestalde, igandean, haurrei zuzendutako Grufaloa filma ere emango dute. Max Lang eta Jakob Schuh dira Erresuma Batuan 2009an ekoiztutako animazio lanaren zuzendariak. Emanaldia 16:30ean izango da, Soreasun.