'Nafarroa, euskal estatua' hitzaldia izango da igandean

Uztarria.eus 2018ko aza. 23a, 10:21
IƱigo Larramendi.

Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldia 11:30etik 13:00etara izango da, herritar guztientzat irekia. Iñigo Larramendi Martin Ttipia elkarteko kideak eskainiko du solasaldia.

Nafarroa, euskal estatua izenburupean solasaldia eskainiko du Iñigo Larramendik igandean, Sanagustin kulturgunean. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldia 11:30etik 13:00etara izango da, herritar guztientzat irekia.

Gaur egun Araba izenaz ezagutzen den lurraldearen oroimen historikoa berpiztea xede duen Martin Ttipia elkarteko kidea da Larramendi. Martin Ttipia tenenteak Gaztelako Alfontso VIII.aren setioaren kontrako defentsa zuzendu zuen 1199. urtean, eta elkarteak azaldu duenez, elkarteak bere egiten duen "Arabako nafartasuna" islatzen du. Izan ere, Arabako lurraldea Nafarroako baskoi erresumaren "ezinbesteko parte" izan zen aspaldi batean.