Karta-joko txapelketarekin hasi da Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea

Uztarria.eus 2018ko aza. 19a, 18:29

Martxan da Baigerak antolatutako Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea. Urtero egin ohi duten karta-txapelketarekin ekin diote prestatutako egitarauari herriko jubilatuek. Bazkalostean Baigera In elkartu diren lagunek musean jokatu dute, eta Sanjuandegiko Baigera IIn elkartu dirak tutean eta punttuan aritu dira.

Bihar jarraituko dute prestatu dituzten ekintzekin. Hain zuzen, Emakumeen egoera pentsioen aurrean hitzaldia eskainiko du Isabel Otxoa EHUko irakasleak 16:00etan hasita Baigerako aretoan. Ondoren, txokolate-jana izango da nahi dutenentzat.

Ekintzetarako izen-ematea

Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko hinbat ekintzatan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, eta bihar, asteartea, itxiko da ekintza horietarako izen-ematea. Zarauzko Photomuseumera eta Madariaga nahiz Aittolara egingo duten irteerarako eman behar da izena, 10:30etik 12:30era bitartean, Baigeraren bulegoan. Zarauzko Photomuseumera joan nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dute, eta mendi irteerara joan nahi dutenek, berriz, hamabi euro.

Asteari bukaera emateko, igandean, bazkaria egingo dute Loiola hotelean. Gainera, 90 urteko hainbat herritarrek omenaldia jasoko dute bazkalostean. Bazkarirako izena ere gaur eta bihar eman ahal izango da, Baigeraren bulegoan. Bazkaritarako sarrera 38 euro ordaindu beharko dute helduek, eta hogei euro umeek.

Hemen Jubilatu eta Pentsiodunen Asteko egitaraua:

Bihar, azaroak 20

16:00. Emakumeen egoera pentsioen aurrean hitzaldia Isabel Otxoa EHUko irakaslearen eskutik, Baigera I-eko aretoan. Ondoren, txokolate-jana.

Etzi, azaroak 21

16:00etatik 18:30era. Bingoa Baigera IIn. Ondoren, txokolate-jana.

Osteguna, azaroak 22

15:00. Photomuseumera irteera. Ondoren, Aginagako sagardotegira joango dira.

Ostirala, azaroak 23

16:00. Bingo berezia Baigera Ieko aretoan. Ondoren, eguneko zentrokoentzat txokolate-jana.

Zapatua, azaroak 24

08:30. Madarixatik Aittolara mendi irteera. Ondoren, hamaiketakoa Aittolan.

Igandea, azaroak 24

11:00. Hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.

14:15. Bazkaria, Loiola hotelean. Ondoren, omenaldia 90 urte betetzen dituzten herritarrei.