Burdinbidearen Euskal Museora iritsi da Industrialdia egitasmoa

Uztarria.eus 2018ko aza. 15a, 17:51

Eusko Jaurlaritzaren ekiemenz, Industrialdia egitasmoa egiten ari dira joan den astelehenaz geroztik, industriaren balioak sustatzeko eta horien baliabide nagusiak ezagutarazteko. Aste osoan zehar askotariko jarduerak egin dituzte Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta gaur, osteguna, Azpeitian izan dira. Izan ere, sektoreko profesionalak hainbat gune esanguratsu ari dira bisitatzen egunotan, "egungo zein etorkizuneko aukerez" hausnartzeko. Hain zuzen ere, zenbait meatze eta burdinola gunetan izan ondoren, eguerdian Burdinbidearen Euskal Museora iritsi dira egitasmoan parte hartzen direnak. 15:30ean elkartu dira museoan, eta Juanjo Olaizola museoaren zuzendariak harrera egin ondoren, lurrunezko tren batean ibilaldia egin dute Lasaora bitartean.

(Argazkiai: Urola Turismo)