Zezenketen irabaziak jaso dituzte Caritasek, Atzegik eta Sierbetako mojek

Uztarria.eus 2018ko aza. 10a, 16:43

Zezenzale Batzordeak gaur goizean banatu ditu aurtengo San Inazio festetako zezenketen irabaziak. Sierbetako komentuan egin duten ekitaldian, Sierbetako mojak, Caritas eta Atzegi izan dira aurten zezenketen antolatzaileek urtero egin ohi duten diru-banaketaren onuradunak. Guztira, 10.000 euro banatu ditu Zezenzale Batzordeak hiru erakundeen artean.

Argazkian, batzordekideak eta erakundeetako ordezkariak, gaurko ekitaldian.