Giza eskubideen urraketak salatu dituzte Memoriaren Egunean

Uztarria.eus 2018ko aza. 10a, 13:49

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna dela eta, elkarretaratzea egin dute Udaleko hainbat hautetsik eta herritarrek, plazan. Hamar minutuko kontzentrazio isila izan da gaur egin dutena, eta bertan izan dira EH Bilduko eta EAJko udal ordezkari hainbat. Iraganeko nahiz gaur egungo giza eskubideen urraketak salatzeko egin dute bilkura, oroimena eta bizikidetza gizartearen "ardatz" izan daitezela eskatzeko. Irudian, herritarrak eta udal hautetsiak plazan, larrosak eskuetan dituztela.