Egoiliarrak hasi dira San Martin astea ospatzen

Uztarria.eus 2018ko aza. 5a, 19:00

Gaur, astelehena, goizean eman diote hasiera San Martin asteari izen bereko adinekoen egoitzak. San Martin egunaren bueltan, urtero antolatzen dute ekitaldiz betetako astea, eta 11:45ean pregoia irakurrita hasi dute festa eguna. Gainera, asteari hasiera emateko ekitaldian izan dira Iraurgi Ikastetxeko haurrak eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak, hala nola Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien nahiz Mikel Ibarzabal zinegotziak. Arratsaldean, berriz, Amaia Garmendiaren gitarra ikasleak eta Kantujirako kideak izan dira San Martin egoitzako giroa alaitzen, eta egoiliarrek kantuan aritzeko aukera izan dute. Uztarriak aurki argitaratuko du arratsaldeko irudiekin osatutako bideoa.

Hasi besterik ez da egin San Martin astea; izan ere, datozen egunetan Iraurgi Ikastetxeko umeen emanaldia, Adin-adin bertso saioa, zine emanaldia, txokolatada, musika emanaldia, karta txapelketa, jokoak eta familia ekintzak izango dituzte egoiliarrek.

Hona hemen aste osoko egitaraua:

Azaroak 6, asteartea

  • 11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxeeta Beñat Lizaso bertsolariekin

Azaroak 7, asteazkena

  • 11:00. Zine foruma: Azpeitia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 16:45. Nagusilaneko Roberto eta Jose Inazioren musika emanaldia.

Azaroak 8, osteguna

  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 9, ostirala. 

  • 11:00. San Martin jokoak.
  • 16:45. San Martin bingoa. 

Azaroak 10, zapatua. Familien Eguna

  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • Bazkal ondoren, karaokea.
  • 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.

Azaroak 11, igandea. San Martin Eguna.

  • 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.