Eman daiteke izena hilaren 14an liburutegian egingo duten eskulan tailerrean

Uztarria.eus 2018ko aza. 5a, 15:53

Ostirala bitartean eman ahal izango da izena liburutegian nahiz ludoteketan. Lehen Hekuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako tailerra izango da, eta plazak mugatuak dira.

Udal Liburutegiak eskulan tailerra antolatu du azaroaren 14rako, asteazkena, eta dagoeneko eman daiteke saio horretarako izena liburutegian bertan edota herriko bi ludoteketan. Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarrengo mailako haurrei zuzendutako tailerra izango da, eta parte-hartzeko plazak mugatuak dira. Hori dela eta, datorren ostiralean, hilaren 9an, itxi egingo dute izen-emate epea. Azaroaren 14an 18:00etan izango da tailerra.