Maite Arraizak eta Urtzi Murgiak irabazi dute Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoa

Uztarria.eus 2018ko aza. 3a, 21:24

Maite Arraiza barakaldarra eta Urtzi Murgia lazkaotarra izan dira aurrenak (23:16) Azpeitiko Herriarteko IX. Kros Mistoan. Helmugan lehen azpeitiarrak, berriz, Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (26:50) izan dira; hauek sailkapen nagusian zazpigarren postua egin dute.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako lasterketa 18:30ean hasi da herriko plazatik. 60 bikotek zuten 6,2 kilometroko proban irteteko izena emanda eta 56k bukatu dute. Jende asko bildu da herriko plazan proba ikustera, eta giro polita sortu da bertan.

Arraiza eta Murgiaren atzetik, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrek osatutako bikotea iritsi da helmugara, 24:49 denboran. Hirugarren postua eginda podiuma osatu dutenak Ioana Osa (Ondarroa) eta Asier Astigarraga (Zarautz) izan dira, 24:52ko denborarekin.

Sailkapena:

  1. Maite Arraiza eta Urtzi Murgia (Barakaldo-Lazkao): 23:16
  2. Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate (Zizurkil): 24:49
  3. Ioana Osa eta Asier Astigarraga (Ondarroa-Zarautz): 24:52
  4. Gorka Bizkarra eta Alba Mendazona (Mañaria-Elorrio): 26:22
  5. Iker Ispizua eta Raluca Ungureanu (Bermeo): 26:36
  6. Nagore Gallastegi eta Xabier Agirre (Aizarnazabal): 26:46
  7. Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (Azpeitia): 26:50
  8. Olatz Zabala eta Ikañi Susperregi (Irun): 27:22
  9. Ioritz Aramendi eta Eneritz Aramendi (Azpeitia): 27:34
  10. Idoia Gurrutxaga eta Andoni Altuna (Azkoitia-Azpeitia): 27:43

Sailkapen osoa: herrikrosa.eus webgunean ikus daiteke.