Anoetako aulki zaharrak, Garmendipera

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 11:53

Lagun Onak futbol taldeak Garmendipe futbol zelaiko bigarren harmaila egokitu du. Izan ere, Realak Anoeta futbol zelaiko (Donostia) eserleku zaharrak eman dizkio Azpeitiko klubari, eta bertan jarri dituzte Udaleko langileek. Orain arte atezainaren atzeko harmaila horretan ez zegoen eserlekurik, baina joan zen larunbatean estreinatu ahal izan zituzten horiek herritarrek. Lagun Onaken arabera, aurrerantzean "euripetik babesteko" beste harmail "eroso" bat izango dute Lagun Onaken zaleek.