Mikel Larrañaga Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalean izango da igandean

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 11:12
Mikel Larrañaga txapelketa batean.

Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da lehia 12:00etan hasita, eta Larrañagaz gain, beste bost aizkolari ariko dira nor baino nor: Joseba Otaegi zizurkildarra, Aitzol Atutxa dimarra, Iker Vicente otxagabiarra, Eneko Otaño beizamarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra.

Mikel Larrañaga aizkolariak Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan parte hartuko du igandean. Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da lehia 12:00etan hasita, eta Larrañagaz gain, beste bost aizkolari ariko dira nor baino nor: Joseba Otaegi zizurkildarra, Aitzol Atutxa dimarra, Iker Vicente otxagabiarra, Eneko Otaño beizamarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra. Larrañagak Lakuntzan (Nafarroa) jokatutako kanporaketan lortu zuen finalerako txartela. Hain zuzen ere, Vicenteren atzetik, bigarren sailkatu zen final handirako.