Ormaiztegi-Mandubia irteera antolatu du Baigerak hilaren 27rako

Uztarria.eus 2018ko urr. 17a, 15:24
Ormaiztegi.

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, eta urriaren 25a izango da horretarako azken eguna. 

Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera egingo du urriaren 27an Mandubiara eta Ormaiztegira. Egun horretan 08:30ean aterako da autobusa Azpeititik Ormaiztegira, eta hango Itxune jatetxean egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute irteerara animatzen diren lagunek, eta arratsalde partean itzuliko dira herrira. 

Izen-ematea zabalik dago, eta urriaren 25a izango da horretarako azken eguna. Baigeraren bulegoan eman behar da izena, eta 12 euro ordaindu beharko da.