Sua piztu da Egurtza Azpikoa baserrian

Uztarria.eus 2018ko urr. 16a, 01:18
Suhiltzaileak Egurtza Azpikoa baserrian su itzaltzeko lanetan.

22:00ak aldean piztu da sua. Bertako bizilaguna baserriaren atarian zen sua piztu denean, eta bizilagunek deitu diote Larrialdi Zerbitzuei. Baserriak bi etxebizitza ditu, eta horietako bat erabat kiskali da. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, orduak beharko dituzte sua itzaltzeko.

Sua piztua da gaur, astelehena, 22:00ak aldean, Izarraitz auzoko Egurtza Azpikoa baserrian. Bi etxebizitzako baserria da Egurtza Azpikoa, eta horietako bat erabat kiskali da, baina ez da inor zauritu. Izan ere, baserriko bizilaguna etxebizitzaren atarian zen sua piztu denean. Bizilagunei laguntza eskatu die hark, eta Larrialdi Zerbitzuetara deitu dute. Bertan dira Udaltzaingoa eta suhiltzaileen zazpi kamioi, sua itzaltzeko lanetan, baina orduak beharko dituztela adierazi dute horiek, oraindik sua bizirik dagoelako.