'Todos lo saben' eta 'Los Increibles 2', asteburu luzerako zinema eskaintza Soreasun

Uztarria.eus 2018ko urr. 11a, 11:00

Bihar, ostirala, hasiko da aste honetako zinema eskaintza Soreasu antzokian. Bi film emango dituzte: Asghar Farhadik zuzendutako Todos lo saben thrillerra (AEB, 2018) eta Los Increibles 2 animaziozko filma (AEB, 2018).

Lau egunetan, ostiraletik astelehenera bitartean, guztira sei emanaldi izango dira Soreasun. Todos lo saben ikusteko lau aukera izango dira, egun bakoitzeko bat: ostiralean 19:30ean, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan. Los Increibles 2, berriz, ostiralean eta igandean emango dute, bi egunetan 16:30ean hasita.