Jose Mari Azpiazuk aurkeztu du Sebastian Alvarorekin elkarlanean idatzi duen liburua

Uztarria.eus 2018ko urr. 9a, 20:13

Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak atzo arratsaldean aurkeztu zuen Madrilen La vida en el límite de la vida (Bizitza bizitzaren mugan) liburua. Azpiazuk Sebastian Alvaro idazle eta goimendizalearekin elkarlanean idatzi du mendiari lotutako seigarren lana, eta, beraz, azpeitiarrak atzoko ekitaldian ere ondoan izan zuen alpinista ezaguna. Mendigoizaleen testigantzat oinarritzat hartuta, pertsonek egunerokotasunean izan ditzaketen arazoei aurre egiten laguntzeko asmoz kaleratu dute bi lagunek 223 orritako liburua, Lunwerg Planeta argitaletxearen bidez. Azpeitian, berriz, abenduaren 13an aurkeztuko dute lana, Lagun Onak mendi bazkunaren eskutik. Liburua aurkezteaz gain, Al filo de lo imposible programari –Alvarok Al filo de lo imposible mendizaletasunari buruzko telebista saioa zuzendu zuen 30 urtez– zein Euskal Herriko mendigoizaletasunari aitortza ere egingo diete Soreasu antzokian.