Bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruko hitzaldia izango da bihar Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2018ko urr. 9a, 11:05

Solasaldia irekia izango da, eta gaiaz interesa nahi duen herritar oro bertara daiteke. Hitzaldia 17:30ean hasiko da. 

Bularreko minbiziaren prebentzioaren gaineko solasaldia eskainiko dute bihar, urriak 10, Emakumeen Txokoan.

Kattalin bularreko eta ginekologiako minbizia jasandako Gipuzkoako emakumeen elkarteko kideek eskainiko dute solasaldia, 17:30ean hasita. Bertan, hizpide izango dituzte, besteak beste, bularreko minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta dignostiko goiztiarraren garrantzia.

Hitzaldia irekia izango da, eta interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara.