Bihotz-biriken suspertze teknikak erakusten

Uztarria.eus 2018ko urr. 8a, 10:33

Zure eskuek bizi bat salba dezakete lelopean, bihotz-biriken suspertze teknikak erakutsi zituen DYAk joan zen zapatuan, Duchenne gaixotasuna dutenei laguntzeko elkartasun ekitaldiaren bueltan. Urte guztian zehar Gipuzkoako hainbat puntutan standak jartzen ditu DYA, herritarrak bihotz-biriken geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantziaz kontzientziatzea xede. Zapatuan hainbat lagun animatu zen DYAko lagunen azalpenak entzutera.