Zapatuan jokatuko da VIII. Azpeitia Hiria xake saria

Uztarria.eus 2018ko urr. 8a, 13:05
Partida azkarren taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Azpeitiko xakelariek zapatuan Villabonan. (IƱaki Uranga)

Sanagustinpean jokatuko dute taldekako txapelketa, arratsaldean. Azpeitiko xakelariez gain, Anaitasuna Kakute (Azkoitia), Elkano (Getaria), Easo (Donostia), Alfil (Beasain), Santurtzi, Abadiño, Barakaldo, Zuribaltza (Bilbao), Martintxo (Gasteiz), Eibar eta Bergarako jokalariak ariko dira lehian.

Datorren zapatuan, urriak 13, jokatuko da VIII. Azpeitia Hiria xake saria. 16:30ean hasita, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat klubetako ordezkariak elkartuko dira Sanagustinpean, taldeka eta bost minutuko partida azkarrak jokatuz egingo den txapelketan lehiatzeko.

Azpeitiko xakelariez gain, Anaitasuna Kakute (Azkoitia), Elkano (Getaria), Easo (Donostia), Alfil (Beasain), Santurtzi, Abadiño, Barakaldo, Zuribaltza (Bilbao), Martintxo (Gasteiz), Eibar eta Bergarako taldeek baieztatu dute momentuz partaidetza. Euskal Laguntasun Zirkuiturako baliogarria izango da Azpeitiko txapelketa.

Gipuzkoako Txapelketan bederatzigarren

Etxeko txapelketan murgildu aurretik, Azpeitiko xakelariek Villabonan izan dute hitzordua joan den asteburuan. Zapatuan, Gipuzkoako taldekako partida azkarren txapelketa jokatu zuten bertan, eta bederatzigarren postuan sailkatu zen Azpeitiko taldea; Iñaki Urangak, Eneko Alberdik, Aitor Elustondok eta Cristian Cretuk osatu zuten taldea.