Oilagor ehiza denboraldirako txartelak banatuko dituzte gaur Ollagorra elkartean

Uztarria.eus 2018ko urr. 4a, 12:20

Txartelak jaso nahi dituzten pertsonek 19:30etik 20:30era pasatu beharko dute Ollagorra elkartetik. 

2018-2019ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak jasotzeko aukera izango da gaur, osteguna, Ollagorra ehiza eta arrantza elkartean. Txartelak jaso nahi dituztenek 19:30etik 20:30era bitartean pasatu beharko dute Ollagorra elkartetik.