Gogotik gozatu zuten ingelesezko ipuin kontaketarekin

Uztarria.eus 2018ko urr. 4a, 10:07

Mousy and the big red ball ipuin kontaketa saioa izan zen atzo Udal Liburutegian, 18:00etan hasita, eta haur eta guraso ugari bertaratu zen ingelesezko emanaldira. Kids&Us akademiak antolatutako saioarekin gustura pasatu zuten arratsaldea haurrek nahiz helduek.