Neurri handiko zuhaitz bat moztu dute Sanjuandegin, "segurtasun arrazoiengatik"

Uztarria.eus 2018ko urr. 3a, 18:30

Herriko berdeguneen mantenu lanen haira, neurri handiko zuhaitz bat moztu behar izan du Udalak Sanjuandegin. Udalak azaldu duenez, "zuhaitza asko hazi da, eta tentsio handiko kableak oso gertu zituen". Hori dela eta, "segurtasun arrazoiengatik", moztea erabaki du Udalak.