Izarraitz Eguna ospatuko dute igeri elkarteko kideek zapatuan

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 18:17

Igeriketa jaialdia, poteoa eta afaria egingo dituzte zapatuan. Afarirako izena eman nahi dutenek igerilekuko kortxoan dute izena emateko orria. Bihar itxiko da izen-ematea. 

Denboraldia indartsu hasteko, urriaren 6an, zapatuan, Izarraitz igeri elkartearen eguna ospatuko du klubak. 

16:30ean hasita, igeriketa jaialdia egingo dute Izarraitz IE osatzen duten igerilarien, entrenatzaileen eta gurasoen artean. Ondoren, 20:00etan, poteoa egingo dute Sanjuandegin, eta 21:00etan Ongi Etorri jatetxera joango dira afaltzera. 

Afarirako izena eman nahi dutenek igerilekuko kortxoan dute izena emateko orria. Bihar itxiko da izen-ematea.