Urriko bi asteburutan izango da X. Garagardo Azoka

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 12:59
Garagardo Azoka bateko irudia.

Aurten ere bi asteburutan izango da zabalik Azoka Plazako gunea, guztira bost egunetan: urriak 11, 12, 13, 19 eta 20. Hainbat emanaldi izango dira egun horietan. Klubeko talde guztien aurkezpenarekin irekiko dute azoka hilaren 11n.

Urriarekin iritsiko da herrira Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako X. Garagardo Azoka. Aurten ere bi asteburutan izango da zabalik Azoka Plazako gunea, guztira bost egunetan: urriak 11, 12, 13, 19 eta 20. Hilaren 11n, klubeko talde guztien aurkezpenarekin inauguratuko dute aurtengo azoka ere.

Askotariko garagardoak probatzeko aukera izango da egun horietan zehar, eta jaki ugari ere prestatuko dituzte bertaratzen direnentzat. Gainera, giroa alaitzen ariko dira DJ Ruben, Tuba Polka Esenbleak, DJ Elortza eta DJ Kanuto, eta 80-90 hamarkadetako rock emanaldia ere eskainiko dute.