Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 11:21

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Lasaoko geltokiaren inguruan oinezkoen bidea egiteko lanen finantzaziorako hitzarmena, udal zerga agintaraua eta udal langileen-eta ordainsarien igoera izango dituzte hizpide.

Gaur, urriak 2, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Honako hauek dira gaiak:

1.- Udalbatzak 2017ko irailaren 11n egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena Loiolako Santutegiaren inguruan dagoen parkearen matenurako.

3.- Azpeitiko udalaren eta Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen arteko hitzarmenaren aldaketa: Azpeitiko Herritar txartela.

4.- Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren eta Azpeitiko Udalaren eta Zestoako Udalaren arteko Lankidetza hitzarmena, Lasaoko geltokiaren inguruan Urola trazatu zaharreko oinezkoen bidea egiteko lanak finantzatzeko eta egikaritzeko.

5.- 2019. ekitaldirako udal zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

6.- Udalaren 2018ko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketa, kreditu gehigarrien bidez.

7.- Azpeitiko Udaleko, bere erakunde autonomiadunetako eta Azpeitia Berritzen S.A.-ko langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera.

8.- Estitxu Elduaien Uranga Ogasun eta Langileri Batzordeko lehendakari lanetan arituko dela jakinaraztea.

9.- Azpeitiko Sare herritarrak taldearen izenean Eneritz Mancisidor Altunak aurkeztutako mozioa.

10.- Galdera eta erreguak.