Baratzeak negurako prestatzeko ikastaroak eskainiko dituzte astelehenean herriko baratze parkeetan

Uztarria.eus 2018ko ira. 28a, 19:00
Izarraizpeko baratze parkea.

Lehen saioa Otzaka aldeko baratzeetan izango da, 17:00etatik 18:15era bitartean. Bigarrena, berriz, Izarraizpeko baratzeetan egingo dute, 18:15etik 19:30era. Ikastaroak doakoak izango dira.

Baratzeak negurako prestatzeko saioak izango dira astelehenean herriko baratze parkeetan. Lehen saioa Otzaka aldeko baratzeetan izango da, 17:00etatik 18:15era bitartean. Bigarrena, berriz, Izarraizpeko baratzeetan egingo dute, 18:15etik 19:30era.

Saioak doakoak izango dira, eta baratzeetako erabiltzaile ez diren lagunek ere egin dezakete ikastaroa. Gainera, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute, eta herritarrek baratzeari buruzko aholkuak jaso edota hazi ekologikoak erosi ahal izango dituzte bertan.