Umorea eta kritika eskutik, herriko marrazkigileen lanetan

Uztarria.eus 2018ko ira. 24a, 17:11

Ikusgai dago Umorea oso kontu serioa da jardunaldien harira antolatutako erakusketa Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibako lagunek Uztarria aldizkarian kolaboratzaile izandako marrazkigileen lanak zintzilikatu dituzte Sanagustingo hormetan. Hain zuzen, Andoni Salegi Otsobeltzen, Enok Suduperen eta Jon Berdejoren lanek osatzen dute erakusketa. Bakoitzak bere modura eta bere estiloan ondutako lanak dira ikusgai daudenak, baina guztiek dute umoretik eta kritikatik. Erakusketa Sanagustinen izango da urriaren 9a arte.