'Jurassic World: El reino caido' filma emango dute zapatutik astelehenera Soreasun

Uztarria.eus 2018ko ira. 20a, 13:17

Film bakarra emango dute asteburu honetan Soreasu antzokian: Juan Antonio Bayona zuzendariaren Jurassic World: El reino caido (2018, AEB). 1993an Jurassic Park filmarekin hasi zen sagaren bosgarren filma da honakoa: Nublar irla abandonatuan, lau urte pasatu dira Jurassic World itxi zutela;, bizirik iraun zuten dinosauroak bakarrik daude han. Sumendia pizten denean, Owen (Chirs Pratt) eta Claire (Bryce Dallas Howard) itzuli egingo dira dinosauroak erreskatatzera, desager ez daitezen. Irlara iristean, ordea, Historiaurrera itzultzeko konspirazio batekin egingo dute topo.

Zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean (aste honetan ez dago bazkalondoko saiorik) eta astelehenean 21:00etan (ikuslearen eguna) ikus ahal izango da Jurassic World: El reino caido Soreasun.