Entrenamenduekin hastear dira Xeye atletismo taldeko gazteak

Uztarria.eus 2018ko ira. 12a, 16:40
Xeye taldeko zenbait kide Sanjuandegin egindako kros solidarioan.

Azpeitiko atleta gazteak asteartean, hilak 18, hasiko dira entrenamenduekin. Astean bi egunez egingo dituzte saioak, Azpeitiko kiroldegian.

Denboraldi berriari aurre egiteko prest dago Azkoiti-Azpeitiko Xeye atletismo taldea. Azkoitiko gaztetxoek dagoeneko egin dituzte aurreneko entrenamenduak Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan. Azpeitiko atletak, aldiz, asteartean, hilaren 18an, hasiko dira entrenamenduekin.

Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6 mailetako haurrek asterartetan eta ostegunetan egingo dituzte prestaketa saioak, 18:00etatik 19:00etara, Azpeitiko Udal Kiroldegian. Xeyeko atleta federatuak, berriz, lanean hasita daude dagoeneko. Horiek irailaren 4an hasi ziren denboraldia prestatzen, eta Azpeitiko kiroldegian egiten dituzte entrenamenduak. 

Taldean aritzeko interesa dutenek edo informazio zehatza nahi dutenek, xeyeat@gmail.com helbidera idatz dezake.