Azpeitiko Musika Banda, Eltziegoko festetan

Uztarria.eus 2018ko ira. 8a, 22:15

Eltziegon (Araba) Plazako Amabirjinaren festak ospatzen ari dira. Gaur, Amabirjin egunez, Azpeitiko Musika Banda han izan da, jai egitarauaren hainbat hitzordutan parte hartzeko. Urteak dira Eltziegoko dultzainariak Azpeitiko festetara etortzen direla, eta aurten Azpeitiko Banda izan da Eltziegora gonbidatu dutena. Udal ordezkariak ere izan dira bertan, Eneko Etxeberria alkatea buru dutela.

Dianan eta prozesioan parte hartu ondoren –Eltziegoko Bandarekin batera–, kontzertua eman du eguerdi partean Azpeitiko Bandak Eltziegon.