'Karakola' itxita izango da astebete inguruan, gunea mantentze eta margotze lanak tarteko

Uztarria.eus 2018ko abu. 30a, 12:41

Olazko Andre Mariaren plazaren eta Etxe-Alai auzunearen arteko 'karakola' itxita izango da astebete inguruz, eremu horren mantentze lanak direla eta. Udalak jakinarazi duenez, ingurua margotu ere egingo dute. "Inguru hori pixka bat itxuraldatu nahi dugu", azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Udalak azaldu duenez, "inguruarekin bat eginez", erreka antzeko bat margotuko dute 'karakola'-ren hormetan. "Inguru berezia eta iluna da, hormigoi hotz asko du, eta herritarrentzako gune goxoagoa izango den zerbait bilakatu nahi dugu", gaineratu du Labakak.