Errepidea asfaltatzeko lanak tarteko, ibilgailuentzat itxita da Julian Elorza hiribideko errepidea

Uztarria.eus 2018ko abu. 28a, 15:38

Udal Liburutegiaren ondoko biribilgunetik Burdinbidearen Euskal Museora arteko kalea eta Julian Elorza hiribideko eta Juan XXXIII kaleko hainbat gune ibilgailuentzat itxita daude gaur goizaz geroztik; izan ere, errepidea asfaltatzen ari dira gune horietan, eta ostegunera arte ezingo dute ibilgailuek bertatik igaro. Asfaltatze lanak bukatzean errepidea margotuko dute. Udalak azaldu duenez, lan horiek ostiralean egitea aurreikusten dute, eta trafikoa egokituko badute ere, errepidea ez da itxita izango.

Asfaltatze lanak direla eta, bertan behera utzi dituzte Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, eta abuztuaren 31ra bitartean autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak.