Jon Alberdi pilotariak profesionaletan egingo du debuta urrian

Uztarria.eus 2018ko abu. 26a, 14:15
Jon Alberdi pilotaria.

Asegarce enpresarekin kontratua sinatzear da, eta urrian batuko da pilotari taldera aurrelaria. Enpresak aurreratu duenez, Lau eta Erdiko Promozio Txapelketan ariko da Alberdi. Ilunpe taldean aritu da Alberdi gaztetxoa zenetik, eta hainbat txapel jantzi du. 

Jon Alberdi (Azpeitia, 1999) pilotariak profesionaletan egingo du debuta aurki. Asegarce enpresarekin kontratua sinatzekotan da, eta urrian batuko da enpresa horren pilotari taldera. Gainera, enpresak azaldu duenez, Lau eta Erdiko Promozio Txapelketan ariko da azpeitiar aurrelaria. 

Ilunpe taldean aritu da Alberdi gaztetxoa zenetik, eta hainbat txapelketa jokatu eta irabazi du. Besteak beste, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Herriarteko txapelak jantzi ahal izan ditu azken urteetan.

Profesionaletan aritu zen azken azpeitiar pilotaria Kepa Peñagarikano izan zen. Hark 2001eko uztailaren 6an debutatu zuen profesionaletan, eta 2014ko uztailaren 31n bukatu zuen pilotari ibilbidea.