Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa emango du DYAk irailean

Uztarria.eus 2018ko abu. 21a, 14:13
DYAko kideak kalean egin zuten egitasmo batean.

Saioak DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan izango dira irailaren 3tik 21era, 19:00etatik 21:00etara. Izen-ematea 110 euro ordaindu beharko da, eta ez da beharrezkoa aurretik sorospen ezagutzarik izatea.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitiko DYAko Ordezkaritzan (Urola kalean). Irailaren 3tik 21era izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. Edonork eman dezake izena, baina ikasle kopurua mugatua izango da. Matrikula 110 euro ordaindu beharko da.

Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik sorospen ezagutzarik izatea. Batez ere, egunerokoan edonork izan ditzakeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute, hala nola bihotzaren eta biriken susperketa nola egin, edo zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituztenek, DYAren Sorosle Titulua eskuratuko dute.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroan izena ematea edo horren inguruko informazio gehiago eskuratzea nahi duenak 943-46 46 22 telefonora dei dezake.