Datozen egunetan izango da erabilgarri belar artifizialdun futbol zelai berritua

Uztarria.eus 2018ko abu. 14a, 11:20

Udal kiroldegiaren ondoko futbol zelai artifizialeko belarra aldatzeko lanak aurrera doaz, eta datozen egunetan izango da zelai berritua prest. Joan zen ekainean hasi zituzten lanak, eta uztailaren 20rako prest izango da gunea, futbol taldeek egunotan hasiko direlako denboraldi berria prestatzen.

Belarra aldatzen ari dira, gastatuta zegoelako lehen zegoena. Gainera, beste hainbat arazo ere bazituen zelaiak, hala nola putzuak-eta sortzen baitziren bertan. Horregatik, belarraren azpiko zorua egokituko dute putzuak-eta sahiesteko. Konponketa lanek 350.000 euroko aurrekontua dute.