'Arria II'.a garaile Sunbillan

Uztarria.eus 2018ko abu. 12a, 22:44
(Argazkia: EITB)

Atzo Sunbillan (Nafarroa) jokatutako Ramon Latasa memorialean lehiatu ziren 'Arria II'.a eta Arrospide, Mindegiaren eta Astibiaren aurka. Sei kanaerdiko ebaki behar izan zituzten, eta gipuzkoarrak nagusitu ziren, 12:33 denbora eginda. 

Jose Ignazio Orbegozo Arria II.ak (Azpeitia, 1945) hainbat urte txapelketetatik aparte eman ostean, aizkorari heldu zion atzo berriz. 72 urte ditu azpeitiarrak, eta 62 urteko Anjel Arrospiderekin batera aritu zen nor baino nor, 69 urteko Mikel Mindegiaren eta 75 urteko Patxi Astibiaren aurka. Sunbillan (Nafarroa) jokatutako Ramon Latasa memorialean lehiatu ziren lau aizkolari beteranoak.

Txanda librean, sei kanaerdiko ebaki behar izan zituzten aizkolariek, eta Arria II.a eta Arrospide nagusitu ziren, 12:33 denborarekin; Mindegiak eta Astibiak 13:54 denbora behar izan zuten lanak amaitzeko. Beraz, gipuzkoarren eraman zuten atzokoan txapela. Sunbillako pilotalekua goraino bete zen, ikusmina piztu baitzuen lau aizkolari beteranoen itzulerak.