Azkoitiko andramariak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da

Uztarria.eus 2018ko abu. 10a, 17:46

Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an izango dira autobus bereziak, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia artean. Abuztuaren 18an, larunbata, ohiko zerbitzua eskainiko dute.

Azkoitiko Andramari jaiak direla eta, autobus bereziak jarriko dituzte gauez. Hain zuzen ere, abuztuaren 14an, 15ean eta 16an izango da zerbitzu hori, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia artean. Azkoititik Azpeitira etortzeko, 00:40ean, 02:40ean eta 04:40ean izango dira autobusak, eta 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean, berriz, Azkoititik Zumaiara arteko autobusak izango dira. Abuztuaren 14an, gainera, Azkoititik Azpeitirako autobusa izango da 06:40ean.