Abuztuko ganadu feria asteazkenean izango da

Uztarria.eus 2018ko abu. 10a, 13:05

Hileko hirugarren asteazkenean egin ohi dute feria, baina abuztuaren 15a jaieguna izan zenez, astebete atzeratu dute data.

Hilero bezala, abuztuan ere egingo dute ganadu feria. Berez, hileko hirugarren asteazkenean egin ohi dute, eta hil honetan, egun hori abuztuaren 15a egokitu zenez, astebete atzeratu dute. Horrenbestez, asteazkenean, abuztuaren 22an, egingo dute ohiko feria, herriko plazan.