Alde Zaharreko ondarea ezagutzeko bisitak egingo dituzte abuztuan

Uztarria.eus 2018ko abu. 4a, 15:10

Parrokia eta Madalenako etxea bisitatu nahi dituzten pertsonek aurrez egin beharko dute eskera Azpeitiko turismo bulegoan.

Azpeitiko ondarea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek abuztuan. Plaza Txikiko turismo bulegoa irekita egongo da, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara, eta igandeetan, berriz, goizez bakarrik izango da zabalik (abuztuaren 11-12ko asteburuan itxita izango da). Turismo bulegoak, herriko zein inguruotako ondarearen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, parrokia eta Madalenako etxea ikusteko aukera ere eskainiko die norbanakoei zein taldeei. Horretarako, ordea, interesatuek aurrez eskaera egin beharko dute 688 87 48 61 telefono zenbakira deituta edo turismobulegoa@azpeitia.eus helbidera idatzita.