Martxan da Orkatzek antolatutako Klik! argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2018ko abu. 3a, 12:35

Urtero moduan, Klik! argazki lehiaketa antolatu du Orkatz kultur elkarteak, eta martxan da jada. Euskal presoak da argazki lehiaketaren gaia, eta parte-hartzaileek opor garaian presoen aldeko banderola agertzen den irudiak atera beharko dituzte bertan parte hartzeko. 

Irailaren 30era bitartean egongo da zabalik argazkiak orkatzke@gmail.com helbidera bidaltzeko epea. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa jarriko dute Orkatz tabernan, eta herritarrek emandako bozen bidez erabakiko da argazki irabazlea.