Auto batek su hartu du Zelai Luzen

Uztarria.eus 2018ko abu. 1a, 00:43

Auto batek su hartu du gaur gauean, 22:00 aldera. Zelai Luzen aparkatuta zegoen autoa, eta bere kabuz hartu du su, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua. Dena den, su hartu duen autoaren atzeko ibilgailuaren muturra erre da. Ke izugarria sortu da inguruetan, eta ikusmin handia sortu du suak.