Azkoitiko Juaristi enpresa da ISBren gizonen talde nagusiaren babesle berria

Uztarria.eus 2018ko uzt. 31a, 11:28

Azpeitia eta Azkoitia arteko Iraurgi SB saskibaloi klubeko gizonen lehen taldeak babesle berria du: Azkoitiko Juaristi Milling Boring The Experts lantegia, hain zuzen ere. Zilarrezko LEB ligan jokatuko du ISBko gizonen lehen taldeak datorren sasoian, eta Juaristi ISB izango da talde horren izen berria. Orain arte Sammic izan da talde horren babeslea.