Udako gauaz eta zinemaz gozatu dute Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 20a, 13:11

Zinemaz aire zabalean gozatzeko aukera izan zuten atzo gauean Urrestillan Sing Street filmaren emanaldira gerturatu ziren dozenaka lagunek. Eguraldiaren ondorioz, auzoko plazatik frontoira lekualdatu zuten emanaldia, eta han elkartu zirenek euskaraz ikusi ahal izan zuten joan den mendeko 80ko hamarkadan Dublinen girotutako filma.