Piztiak musika taldeak 'Hamasei' abestiaren bideoklipa kaleratu du

Uztarria.eus 2018ko uzt. 16a, 15:16

Piztiak musika taldeak U diskoan jasotako Hamasei izeneko abestiaren bideoklipa atera du argitara. Jesus Galan azpeitiarra eta Txomin Uribe Azpeitiko bizilaguna dira Piztiak taldeko partaideak. Izar Aranbarri Lakak egin du zazpi minutu inguru irauten duen bideoklipa.

Piztiak taldeak dagoeneko lotu ditu zenbait kontzertu datozen hilabeteetarako, eta Azkoitian egingo du geldialdi bat. Hain zuzen, irailaren 15ean Azkoitian ospatzekoak diren Herri Koloreak jaialdian emango du kontzertua Piztiakek, eta oholtza elkarbanatuko du, besteak beste, Jotakie taldearekin.